Lekeition eta Bermeon izan dira orain arte euri zaparradarik handienak. Lehenengo orduetan 100 litro ur baino gehiago pilatu dira metro koadroko bi herri horietan. Ondorioz, kale eta errepidetan ur baltsak sortu, hainbat lonja urez bete eta zenbait etxe argi indarrik gabe geratu dira. Lekeitioko eskola bat hustu ere ere egin behar izan dute suhiltzaileek eta Markinatik Lekeitiorako errepideko errail bat itxita behar izan dute, baita Bermeorako bi sarrerak ere. Larrialdi zerbitzuak lanean ari dira orain arazoak konpondu nahian.
Hainbat gomendio
Egoera horren aurrean, Herrizaingo Sailak ibaietatik hurbil bizi diren hiritarrei zuhur ibiltzeko aholkatu die: euren ibilgailuak ibai ertzetatik gertu ez aparkatzeko eta euri jasak emanez gero, lonjak eta garajeak uzteko prest egoteko. Bestalde, herritar guztiei gomendatu die behar bezala informatuta egotea, norbere burua babesteko beharrezko neurriak hartzea eta ahal den neurrian itsasoan (eta orokorrean, naturan) ekintza arriskutsuak ez egitea. Era berean, errepidera ez ateratzeko gomendioa egin dute: eta hala egin behar zianez gero, ohi baino zuhurrago ibiltzeko, errepidean egon daitezkeen ur pilaketak eta lur-jausiak saihesteko.