Datorren astean, elikagaien erabiltzaile txartela lortzeko ikastaroa egingo dute Gorlizko kultur etxean. Izena emateko epea zabalik dago jada. Jakin beharrekoa da ikastaroa sukaldari, zerbitzari eta txikizkako merkataritza langileei zuzenduta dagoela. Lapiko artean dabiltzanek hilaren 22an, asteartea, izango dute lehen eskola, 17:00etatik 20:00etara; eta bigarrena ostegunean, hilak 24, ordutegi berean. Zerbitzariek saio bakarra izango dute, ostegunean, 9:00etatik 12:00etara. Azkenik, txikizkako merkataritzako langileek hilaren 22an, asteartea, izango dute lehen saioa eta, bigarrena, bi egun barru. Biak ala biak 15:00etatik 16:30era izango dira. Gorlizko sukaldarien ikastaroa bete-beterik dagoela jakinarazi du
Adesa trebakuntza zerbitzuak. Hala ere, interesa daukatenek Lemoizko kultur etxean, Armintzan, izango dute egiteko aukera, urriaren 20an eta 22an, 17:00etatik 20:00etara. Bertoko eskolak sukaldarientzat izango dira bakar-bakarrik. Argazkian, sukaldari bat lanean /
cc-by Javi Vte Rejas