Jon Anzaren aldeko manifestaziora eta Bat Egin Egunera joateko autobusak jarri dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ira. 18a, 22:07

Jon Anza ETAko kidearen desagerpena salatu eta militantea non den galdetzeko manifestazioa egingo dute bihar, larunbata, arratsaldeko 5etan, donostiarra azken aldiz ikusi zutenetik bost hilabete igaro direla. Hitzordua Donibane Lohitzuneko Luis XIV. plazan jarri du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eta horraino heltzeko Uribe Kosta eta Erandiotik autobusak jarri dituzte. Lekuak agortu arte izena eman daiteke ohiko lekuetan. Bestalde, etzi, igandearekin ospatuko den Bat Egin Egunerako ere autobusak egongo dira eskualdetik. Dena den, hasieran eskubide zibil eta politikoen aldeko jaia Altsasuko San Pedro zelaietan burutu behar bazen ere, denboralea dela eta kokagunea aldatu da eta autobusak Lakuntzara bideratu beharko dira. Argazkian, Jon Anza non dagoen galdetzeko pasa den ekainaren 5ean Algortan egindako ekimena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun