Egun handia ospatuko du larunbat honetan, irailak 19, Getxoko Erdi Aroko Azokak, tokiko kultur iturriek adierazi dutenez. 11:30ean hasita, hainbat ikuskizun eta antzezpen izango dira. Egun osoan zehar, aktoreak Algortako erdialdeko kaleetan ariko dira. Bufoien jolasak, zuzenean eginiko antzerki ikuskizunak, dantza, ezpata erakustaldiak eta torneoak egongo dira goizetik ilundu arte. Amaiera ezin hobea izango du eguneko egitarauak, "Sua gortean" gaueko ikuskizuna antzeztuko baitute, San Nikolas plazan, 22:00etatik aurrera. Horrekin batera, bisitariek hainbat produktu erosteko aukera izango dute, Algortako erdialdeko oinezkoen gunean zehar kokatu diren saltokietan. Herri gastronomia eta eskulangileen erakustaldiak ez dira faltako. Argazkian, su ikuskizuna iazko Erdi Aroko Azokan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!