Areeta erdiguneko kale batzuk trafikorako itxita egongo dira igande honetan, irailak 20, 8:00etatik 20:00etara,
Europako Mugikortasun Astearen barruko hainbat jarduera egin ahal izateko, udal iturriek iragarri dutenez. Aurreko urteetan bezala, bizikleta ibilaldia izango da, 12:00etan, Xake plazatik abiatuta. Horretaz gain, patinez egin ahal izango da Areeta eta Algorta arteko joan-etorria. Irteera 12:30ean izango da plazatik bertatik eta horrekin batera, besteak beste, pin-pon, minibasket, bizikleten mailegua, puzgarriak, pottokak eta txu-txu trena izango dira. Halaber, Xake plazan bertan, gazteenek zirkulazio praktikak egingo dituzte bizikletak, patinak eta patineteak erabiliaz, 18:00etatik 21:00etara, bertan jarritako zirkuitu txiki batean. Astelehenean, jarduerak, Algortako Telletxe plazan egingo dira. Horrekin batera, 18:30ean kale antzerkia izango da, Detraka taldearen eskutik. Argazkian, Imanol Landa alkateak (atzean) ere parte hartu zuen iaz bizikleta ibilaldian / Urtzi Altube -
Ilanda.eu.