Egun hauetan egiten ari den eguraldi kaskarra kontuan hartuta, Plentzia eta Getxo arteko ibilaldia bertan behera uztea erabaki zuten atzo gauean
UK Martxa ekimenaren antolatzaileek. Hala ere, aipatu itsas hiribilduko Astillero plazan zein metro geltokian zain egon dira 10:30ean neska-mutilak, gazteren bat agertzekotan
Txorimalo gaztetxera eramateko. Izan ere, mendi eta hondartza arteko zeharkaldia suspenditu bai, baina aurreikusita zeuden ekitaldi guztiak aipatu gune autogestionatuan egitea deliberatu dute. Eguerdiko 12etan hasita, bertan izan dira gudariei omenaldia eta ezker abertzalearen historiari buruzko hitzaldia. Orain, bazkaltzen egongo dira seguru asko gazteak, arratsaldeko ekitaldietarako indarrak hartzeko. Egunari amaiera emateko, ekitaldia, afaria eta kontzertuak izango dira, 20:00etatik aurrera. Batetik, Norte Apache; eta bestetik,
"Ez gaitzala korronteak ito!" (mp3) aurtengo UK Martxaren abestia egin duen Etsi Gabe talde getxoztarra ariko dira. Argazkian, Txorimalo gaztetxea gaur ez bezalako egun eguzkitsu batean.