Herrizaingo Sailaren arabera, ibaien ubidea segurtasun mailaren barruan mantentzen da oraingoz. Hala ere, zenbait ibaik, Butroe ibaiak esaterako, maila hori gainditu eta BI-634 errepidea itxi behar izatea eragin du, Gatika parean, goizaldean, 3:30etik 10:15ak aldera arte. Gobela erreka inguruan ez dago arrisku handiegirik, egun hauetako euri zaparradei dagokienez behintzat, inguruko bizilagunek UKBERRI.NETi adierazi diotenez. Hala ere, urduritasuna nabaria da Salsidu, Zubilleta eta Neguri Langileko auzotarren artean, udazkena gainean daukagula eta lanak oraindik hasi ez direla ikusita.
Lur jausiak
Datozen egunotan lur-jausien arriskua areagotu egingo da zenbait errepidetan, bereziki kostaldetik hurbil aurkitzen direnean. Hortaz, Herrizaingo Sailak errepideetan zuhurtasuna areagotzea eskatzen die gidariei.