Itzubaltzeta gaztetxearen bosgarren urteurrena ospatzeko egitaraua:
Astelehenetik ostiralera, irailaren 21etik 25era
- 17:00etatik 20:00etara, herri azoka, gaztetxean.
Astelehena, irailak 21
- 19:30ean, Kalejira Santa Eugenia plazatik.
- V. urteurrenaren aurkezpena: bertsolariak, dantzariak, txalaparta, luncha, eta su artifizialak, gaztetxean.
- 21:00etan, kronokanoa jaitsiera, gaztetxean.
Asteartea, irailak 22
- 19:00etan (ordua marearen arabera alda daiteke), Kukaña, gaztetxean.
- 20:30ean, ate irekiak eta luncha, gaztetxean.
Asteazkena, irailak 23
- 20:00etan, hitzaldia: "segurtasun neurriak", gaztetxean.
Osteguna, irailak 24
- 21:00etan, "Amores de barra" antzezlana, gaztetxean, Eider Tellaetxearen eskutik. Sarrera 2 euro. Eboluzioan zehar gizakia baldintzatu dute bere bizitzan egindako harremanek. Horren ondorioz, pertsona bakoitza apartekoa da, baina guztiek bat egiten dute kontu batean: maitasun harremanak bizitzeko modua...
Ostirala, irailak 25
- 21:00etan, film laburren emanaldia, gaztetxean.
- 23:00etan, eskenatoki irekia, gaztetxean.
Larunbata, irailak 26
- 11:00etan, igerilekua, eskalada murrua, ping-pong, dardoak, herri kirolen lehiaketa eta espekulatzaileari tiro, Santa Eugenia plazan.
- 15:00etan, herri bazkaria, gaztetxean. Txartela, bost eurotan.
- 18:00etan, triki-poteoa, gaztetxean hasita.
- 20:30ean, kontzertua Puñalada Trapera, Muskaria (Okupando Rom@-ko kide ohi batzuekin) eta Lor taldeekin, gaztetxean. Sarrera: 4 euro.
- 24:00etan, erromeria Unsain Anaiekin, gaztetxean.
Igandea, irailak 27
- 20:00etan, kantautoreak, gaztetxean.
- 23:00etan, azken traka, gaztetxean.
Oharra:
Euria eginez gero kanpoko jarduerak Itzubaltzeta gaztetxera lekuz aldatuko dira.
"Bost urtez... herria astintzen!" lelopean, Getxo udalerriko Itzubaltzeta / Romo herriko Itzubaltzeta gaztetxeak bosgarren urteurrena ospatuko du gaur hasita eta igandera arte, irailak 27. Gazteen esanetan, "aurten ere urtemuga ospatuko dugu, eta dagoeneko bost urte dira (nork esango zuen orduan...) 2004ko irailaren 30 hartatik,