Aurreko urteetan bezala,
hainbat ikastaro eta tailerretan izena emateko aukera emango du aurten Barrikako Udalak. Astelehen honetan (irailak 21) hasita, urriaren 2ra arte egongo da apuntatzeko aukera; goizeko ordutegian, 10:00etatik 13:30era. Horretarako, 946 775 163 telefono zenbakira deitu edo
Liburutegia[abildua]barrika.net e-posta helbidera idatzi beharko da mezua.
Lemoizen ere epe berbera egongo da heldu eta haurrentzako prestatutako ikastaroetan izena emateko. Hala ere, zalantzak argitzerik badago 17:00etatik 20:00etara kultur etxera joanez.
Gorlizen, aldiz, astelehenera arte bakarrik dago ikastaroetan apuntatu edota proposamenak egiteko aukera. Kultur etxera eraman beharko da inskripzio orria. Udalerri batean zein bestean hainbat beherapen dago familia ugari, gazte edota adinekoentzat. Argazkian, Gorlizen egindako joskintza tailerrak /
© Gorliz.net.