Espainiako Auzitegi Gorenak azteazken honetan, irailak 23, aztertuko du
33/01 auziko sententzia, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak orain egun batzuk
Etengabe bitakoran zabaldu zuenez. Auzi horretan Amnistiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuna "erakunde terroristatzat" jo zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak eta beraietako 21 kideri 10 eta 8 urteko espetxe zigorrak ezarri zizkien. Horien artean dago Jagoba Terrones. Berangoztarrari 8 urteko espetxe zigorra ezarri zioten eta, epaia irmoa izan arte, baldintzapean aske utzi zuten. Mitxel Sarasketa getxoztarra, berriz, libre geratu zen kargurik gabe. Beraren aurkako akusazioa erretiratu egin zituen fiskalak epaiketa amaitzean. "Espetxe zigorra berretsiz gero, espetxera joan beharko du" Terronesek, AAMk ohartarazi duenez. Argazkian, AAMren kontrako epaia salatzeko Berangon egindako manifestazioa.