80eko hamarkadako "birmoldaketa" garaitik 2009ko atzeraldi handira bitartean 30 urtetik gora lanean daramatzagun langileoi, "adreiluaren" garaian ere prekarietatean lan eginez, etorkizunean prekarietate eta miseria gehiago eskaintzen digute, kapitalismoa salbatzeko.
Patronalak Gobernuaren laguntzaz "jatorrizko herrialdean kontratatzea" ahalbidetzen duten lege edo arauak darabiltza, langile atzerritarrez baliatuz gure lan-hitzarmenen arabera ordaindu beharko litzaiekeenaren erdia ordainduz. Milioika ordu estra sartzen dira "krisi" garai honetan, a ze kontraesana.
Langabeziak langile guztioi eragiten digu ez baitago inor bere mehatxutik salbu, ikasle gazteek etorkizun iluna daukate ikasketak amaitzean, INEMeko ilaretan amaituko dute gehienek.
Bizkaiko Langabetuen Asanbladak urte luzeak daramatzagu gure herrietan borrokan eta erresistentzian eta horretan berresten gara. Orain, gure indarrak batu eta mobilizazioak zentralizatzea erabaki dugu.
Gure aldarrikapen nagusiak denontzat lana eta soldata unibertsal duina dira.
Ez dugu 420 euroak bezalako limosna baztertzailerik nahi. Lan orduen murrizketa nahi dugu, ordu estrak ezabatzea nahi dugu, erretiro adinaren txikitzea, despidoen debekua, etxebizitza eskubidea ere exijitzen dugu, garraio publikoen doakotasuna langabetuentzat eta ez bazaigu lanpostu bat garantizatzen subsidio bat edo soldata sozial unibertsala exijitzen dugu...
Kontziente gara aldarrikapen hauek lortzeko kalera atera eta borroka egin behar dela. Hala, lehen mobilizazioa Bizkaiko Diputazioaren aurrean izango da irailaren 26an 12:00etan. Kontzentrazio honetan hitza emango diogu langabeziaren aurkako borrokarako nahiz antolakuntzarako proposamena duen edonori.
Langabetuen asanbladek ondoren euren borrokarekin jarraituko dute asanblada, itxialdi, okupazio, manifestazio eta abarren bidez.
Langabezian zein aktibo dauden langileei, ikasleei, etorkinei dei egiten diegu kontzentrazioan parte hartzeko.