Eusko Jaurlaritzaren
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak 2007ko otsailaren 13an erabaki zuen hiru urte baino gehiago dituzten ziklomotorrek derrigorrezkoa dutela Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) egitea. Gainera, ziklomotorren joan-etorriak herri barrura mugatzen direla eta batzuetan bide azkarretatik ibiltzea galarazita dutelako kontuan hartuta, komenigarritzat jo zuen Gasteizko exekutiboak aipatu azterketa egiteko estazio mugikorrak ipintzea. Horri jarraituz, inguruko herrietan jartzen dituzte horrelako guneak urtero. Besteak beste, ostegun honetan, irailak 24, Algortan egongo da IAT azterketa egiteko aukera. Ordutegia 9:30etik 18:00etara jarri dute, Zubilleta ikastetxe publikoan. Ordaindu beharrekoari buruz ez dute ezertxo ere aipatu udal iturriek, baina 24 euro izan ohi dira. Egun horietan azterketa egin ezin dutenek IATera joan beharko dute hurrengo proben datak eta horiek egiteko guneak ezagutu ahal izateko. Argazkian, ziklomotor erabiltzaile bat IAT azterketa egiten /
© Tüv Rheinland.