Ia ia konturatu barik heldu zaigu hamargarren Indabada Mundiala. Algortako Txiki eta Otaegi plazan urtero egin ohi den babajan handia urriaren bukaeran izango da, larunbatean beti bezala. Algortako Gazte Asanbladak adierazi duenez, "aurten inoiz baino gogo gehiagorekin ospatuko dugu egun handi hau. Gure helburua urte guzti hauetatik Indabadatik pasa den jendea batzea eta kristoren ospakizun eta errebindikazio jaia egitea da. 10 urte ez dira egunero betetzen, eta uste dugu horrelakoetan ideia berriak sartu behar direla egitarauan. Denok daukagu zer esan eta zer gehitu 10. Indabadan". Hain zuzen ere, horretarako biltzen da astelehenero Indabada batzordea, Getxoko
Txorimalo gaztetxean. 18:00etan hasi ohi dira batzarrak. AGAk gazte guztiak animatu ditu horietan parte hartzera, "denon imajinazio, gogo eta grina ongietorria izango baita". Aldarrikatu dutenez, "Indabada beti herritik herriarentzat!". Argazkian, Txiki eta Otaegiko frontoia gainezka aurreko Indabadetako batean.