Dantzaldi Ibiltaria egitasmoaren barruan, Bizkaiko sei udalerritan eskainiko ditu dantza ikastaroak, 2009ko urritik 2010eko ekainera arte,
Aiko taldeak. Gauzak horrela, Erandion eta Sopelan ere pasodoblea, baltsa, jota, porrusalda, jauziak, polka eta beste hainbat pieza dantzatzen ikasteko aukera edukiko du nahi duen guztiak. Hala ere, aurretik euren irakasteko modua doan eta izena eman gabe ezagutu ahal izango dute dantzari-gaiek. Gaur bertan, Altzagako azoka zaharrean egingo dute aurkezpen tailerra, 18:30etik 20:00etara. Eta asteazkenean, hilak 23, beste horrenbeste egingo dute Sopelako udaletxean, 19:00etatik 20:30ak arte. Urritik aurrerako dantza ikastaroei dagokienez, euskaraz izango dira eta 90 minutuko iraupena izango du asteroko saio bakoitzak. Horrenbestez, Sopelan asteazkenero izango dira eskolak, 19:00etatik 20:30era, Kurtzio kultur etxean. Erandion, berriz, bi ordutegi ezberdin izango dira: bata hasiberrientzat, 18:30etik 20:00etara; eta bestea hobetu nahi dutenentzat, 20:00etatik 21:30era. Biak ala biak astelehenero, Altzagako azoka zaharrean. Ikastaro osoak 90 euro balio du. Informazio gehiago eskatu edo izena emateko,
www.aikotaldea.com webgunea edo 646 336 147 telefono zenbakia jarri dituzte eskura. Argazkian, hainbat lagun dantzan ikasten, Aikoren eskutik.