Pasa den larunbatean, jarraian egiten den bosgarren
UK Martxarekin hitzordua zuten eskualdeko gazteek, Plentziatik Getxora oinez abiatzeko. Baina, antolatzaileek adierazi dutenez, egun horretan "eguraldi kaxkarra izan zela eta, antolaturiko ibilbidea bertan behera geratu" eta ekimen guztiak
Txorimalo gaztetxean burutu ziren. Egunean zehar, "hamarnaka gazte hurbildu ziren gaztetxera egun pasa. Eskaintza zabala eta anitza izan zen, hitzaldi ezberdinak, jokoak eta giro ona", gazteek zabaldu dutenez. Horrez gain, iluntzean Gazte Ekitaldia burutu zuten, ondoren afari legeari paso emateko. Azkenik, gaua hasi aurretik,
"Ez gaitzala korronteak ito!" (mp3) aurtengo UK Martxaren abestia egin duen Etsi Gabe eta Norte Apatxe taldeen kontzertuari hasiera eman zioten. Jada bost urte daramatza Uribe Kostako gazteriak martxa hau antolatzen eta gazteek esan bezala, “urratsez urrats, oztopoz oztopo, atzeraezinezko bidea egitean ari gara independentzia eta sozialismorantz”. Argazkian, gazteak Askapeneko kide batek emandako hitzaldiari adi / UK Martxa.