Europako Mugikortasun Astearen barruan, Leioan ere egiten ari dira gaur Autorik Gabeko Eguna. "Jardunaldi berezi honetan garraio alternatiboen erabilera sustatu nahi da herritarren artean, adibidez, bizikleta, patinak edo oinez ibiltzea, bestela kotxea bera pertsona batek baino gehiagok erabiltzea ere gomendatzen da", tokiko iturriek azaldu dutenez. Kutsadura gutxiago sortzen duten garraioak sustatzeko asmoz, Udalak Txu-Txu trena atera du kalera: 11:00etatik 20:00etara, metro geltokitik Barandiaran institutu arteko bidea egingo du. Ibilbide hori, etorkizuneko tranbiak egingo duen antzekoa izango da, eta herritarrek "garraio horrekin ohitzen joan ahal izango dira gaur", zehaztu dutenez. Txu-Txu trenaren geralekuan ondokoak dira: metroa, Lehendakari Agirre plaza (Udondoko boulevarda), Euskal Etxeen plaza, Sakoneta kiroldegia, udaletxea, Sarriena eta unibertsitatea. Argazkian, Euskal Herriko geografia zeharkatzen duen Txu-Txu trenetako bat /
© Euskadi.net.