Garazi Sanchez algortarra eta Letizia Canales sopeloztarra asteburu honetan jokatu den Euskal Herriko Euskaltel Surf Txapelketan proba banatan nagusitu ziren. Txapelketaren hemeretzigarren edizioa Donostiako Zurriola hondartzako uretan burutu zen, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko 168 kirolarik parte hartu zutela. Emakumeen atal irekian, 17 urteko Garazi Sanchez Getxo Surf Taldeko kideak garaitu zuen, atzean Letizia Canales Peña Txuri taldeko sopeloztarra sailkatu zela. Aldiz, Peña Txurikoa nagusitu zen bere kategorian, 14 urte azpiko nesken artean, atzean Loiola Canales ahizpa izan zuela. Uribe Kostako surflari gizonezkoei dagokienez, domina txikiagoekin konformatu behar izan ziren. Horrela, Petxa Txuriko Natxo Gonzalezek brontzea lortu zuen 14 urte azpiko mutilen artean, talde bereko Kosme Fernandezek 18 urte azpikoen artean edo Getxoko Borja del Sanzek Senior kategorian bezala. Argazkian, Garazi Sanchez Getxoko Udalak udalerriko kirolaririk onenei 2009ko urtarrilaren 13an emandako sarietan /
cc-by-sa Palazio.