La Casa del Perro enpresak jasoko ditu, hemendik aurrera, Leioako kaleetan galduta, solte edota euren jabeen kontrolik gabe aurkitzen diren animaliak. Abereen bilketa eta zaintza zerbitzua horri eman dio tokiko Udalak, 35.000 eurotan, bi urtez. Hala ere, kontratua bi urte gehiago luzatzeko aukera dago, tokiko iturrien arabera. Zerbitzua urteko 365 egunetan, 24 orduz, egongo da indarrean. Abisu bat jaso eta gero, gehienez, 30 minututan agertuko dira txakurzainak zehaztutako tokian. Segituan aterpetxera eramango dute animalia eta, bertan, parasitoak hil, desinfektatu eta behar bezala garbituko dute, kutsadurak saihesteko. Prozedura horren ostean, identifikazio txip-a kontsultatuko dute eta jabeekin harremanetan jarriko dira bere bila pasatzeko. Dena dela, abereren batek ostatuan izateko epe legala agortzen badu adopzio prozesuan sartuko da: inoiz ez da beste biderik erabiliko, udal iturriek aipatu dutenez. Beraz, ez omen dituzte hilko. Gauzak horrela, euren animaliaren bila dabiltzan jabeek zein baten bat hartzeko asmoa daukatenek datu basea daukate ikusgai, ondoko webgunean:
www.lacasadelperro.es. Argazkian, katutxoa.