Ahaztuak 1936-1977 elkarteak hainbat deialdi egin du datozen egunotan 1975ean fusilatutako gudari antifaxisten omenez, tartean larunbatean Derion. Orain dela 34 urte, 1975eko irailaren 27an, ETAko Angel Otaegi eta Jon Paredes "Txiki" eta FRAP-eko Xose Humberto Baena, Ramon Garcia Sanz eta Jose Luis Sanchez Bravo erail zituzten, legalki bada ere, Frankismoaren exekuzio pelotoiek. Izan ere, aurretik erregimen frankistaren epaitegi militarrek gerra kontseilu sumarisimoetan kondenatu zitzuten eta Ministroen Kontseiluak heriotza zigorrak baieztatu zituen. Diktaduraren azken bost erailketaren urtemuga dela eta, Ahaztuak 1936-1977 elkarteak omenaldia eskainiko die "Estatu Frankistak egun hartan eraildako bost gudari antifaxistei zein erregimen berak horiek baino lehen eraildako milaka eta milaka pertsonei". Larunbatean, irailak 26, Derioko hilerrian eta Iruñean izango dira ekitaldiak. Igandean, berriz, Gasteizen eta Zarautzen. Argazkian, iaz Iruñean egindako ekitaldia / ©
PCE (m-l).