Larunbatean, irailak 26, 11:30ean zabalduko dute azoka, pregoia irakurriz eta kalea girotuz. Ondoren, historia gunearen aurkezpena egingo dute. Bitartean, denboran atzera egin eta Malmasingo gazteluan zelan bizi ziren irudikatzeko aukera emango die haurrei ipuin kontalariak. 13:30etik aurrera, berriz, "Legenardunak" izenburuko antzezlana egongo da ikusgai. Dagoeneko, arrastian, antzinako ezpata borroka erakustaldia eskainiz abiatuko dute azoka, Erdi Aroko euskal kale animazioarekin jarraituz. Arratsaldeko zazpietan, berriz, juglareen musika eta bertsoek alaituko dute Moreaga, "Zugarramurdi" antzezlana hasi baino ordu bete lehenago.
Haurrentzako gunean, jarduera ugari izango dira bi egunetan zehar. Goizez, 11:00etatik 14:00etara, elkarrekintza tailerrak egingo dituzte: antzinako ezpata borroka, arku-tiroa, errementaritza, malabareak eta egurrezko jostailuak, hurrenez hurren. Arratsaldean, besteak beste, ipuin kontalariak, Erdi Aroko jolasak eta bikingoen itsasontzia egongo dira txikientzat.
Igandean, irailak 27, antzekoa izango da egitaraua. Hala ere, 13:00etan, Xabi eta Fredi Payak eskainiko duten saioa nabarmendu behar da. Ordu erdi beranduago, kale antzerki saioari emango diote hasiera. Arratsaldean, Erdi Aroko zirku erakustaldiak dira aipatzekoak, bata ikusle guztientzat eta bestea umeentzat bakarrik; 18:30ean eta 19:00etan, hurrenez hurren. Era horretan itxiko dute iaz Moreagara milaka bisitari erakarri zituen Erdi Aroko Azoka.
Egitaraua:
Irailak 26, larunbata
11:00 Deia.
11:30 Pregoia eta irekiera ekitaldia.
12:00 Erdi Aroko euskal kale animazioa.
12:45 Historia gunearen aurkezpena.
13:00 Istorio kontalaria: "Malmasingo gaztelua".
13:30 Kale antzerkia: "Legenardunak".
17:00 Antzinako ezpata borroka.
18:30 Erdi Aroko euskal kale animazioa.
19:00 Bertso musikatu kalejira.
20:00 Antzerkia: "Zugarramurdi".
Umeen Gunean:
11:00-14:00 Elkarrekintza tailerrak: antzinako ezpata borroka, egurrezko jostailuak, arku-tiroa, errementaritza eta malabareak.
17:00-20:00: Erdi Aroko kanpamendua, magoa, ipuin kontalaria, Erdi Aroko jolasak eta bikingoen itsasontzia.
Irailak 27, igandea
11:00 Merkatuaren irekiera.
11:30 Erdi Aroko euskal kale animazioa.
12:00 Istorio kontalaria: "1200 konkista".
12:30 Antzinako ezpata borroka.
13:00 Bertso saioa: Xabi eta Fredi Paya.
13:30 Kale antzerkia.
17:00 Erdi Aroko euskal kale animazioa.
18:00 Antzinako ezpata borroka.
18:30 Erdi Aroko zirku ikuskizuna.
19:00-20:00 Erdi Aroko zirku ikuskizuna, haurrentzat.
Asteburu osoan zehar:
Girotze lana.
Hainbat jaki dastatzeko guneak (taloa, olagarroa, kebbac, euskal gozogintza…).
Umeen gunea (elkarrekintza tailerrak).
Historia erakusketa.
Antzinako ezpata borroka (gidatua).
Artisau lanbideak zuzenean ikusteko aukera.
Elikagaigintza eta artisautza tradizionala (60 saltoki inguru).
Erdi Aroko kanpamendua (8 denda).
Azoka arabiarra.
Erakusketak:
Erdi Aroko kirurgia tresnak (gidatua).
Erdi Aroko armak (120 arma).
Erdi Aroko artilleria piezak.
Erdi Aroko torturatzeko tresnak (25 pieza).