"Guztiok bat" leloarekin "gizarte moduan datozen hil hauetan gainditu beharko ditugun erronkei aurre egiteko gure konpromisoa eta gure apustua adierazi nahi dugu, eta baita erronka horiek gainditzeko beharrezkoa den batasuna ere", transmititu nahi dutela adierazi du Greaves-ek. Krisialdia, herri mailako gure garapena", autogobernua eta, "jakina, bakearen eta ETAren etenik gabeko deslegitimazioaren erronkak" gaineratu ditu EBBko idazkariak.
EBBren idazkariak azaldu duenez, "Alderdi Eguna aurten bete diren egun historikoak ospatzeko abagunea izango da. 30 urte bete dira Leizaola Lehendakaria itzuli zenetik; bete gabe jarraitzen duen Gernikako Estatutuak ere 30 urte bete ditu. Bi data horiek gakoak dira Herri honen historian".
EGI kanpaldiaren eta Alderdi Egunaren egitaraua:
Irailaren 25an, ostirala
- Kanpaldi hasiera
- Parrilada
Irailaren 26an, larunbata
- Ekitaldi politikoa
- Herri bazkaria
- Mus Txapelketa, 15:00etan
- Bildots errea afaria
- Sagardo kupela, 21:00etan
- Akerbeltzen kontzertua, 23:00etan
Irailaren 27a, igandea
- Ongi etorria, 10:00etan
- Meza (Hizlarien tribuna aurrean), 10:30ean
- Agintarien eta UBBetako lehendakarien desfilea, 11:15ean
- Ikurriña omentzeko mosaiko erraldoia
- Ekitaldi politikoa Iñigo Urkullu EBBren presidentearekin, 12:00etan
- Herri-kirolak, 13:15ean
Karpen ordutegia:
Txiki-Txoko: 10:00etatik 14:30etara eta 15:30etatik 18:30etara
Disko Festa: 16:30etatik - 18:30etara
Alderdi Eguna aurkezteko Belen Greaves EBBko idazkariak emandako prentsaurrekoaren bideoa: