Besteak beste, bihar, ostirala, Aitzama erromeria taldeak soinu banda jarriko die jaiei eta hurbiltzen direnak dantzan jarriko ditu, Txopoetan. Larunbatean, aldiz, Lotxo taldeko lagunak izango dira giroa sortzeaz arduratuko direnak. Auzoko jaiak diren arren, giro ederra sortu ohi da Txopoetan. Bitartean, Areetan, Beste Bat taldeak alaituko du zapatuko gaua, Getxoko Udalak bere webgunean zabaldutako egitarauan Trikizio aipatzen den arren.
Ikusi Areetako Skalimotxo taldeak orain bi urte egindako playbackaren bideoa:
Mesedeetako Ama eguna gaur, osteguna, bada ere -jai eguna aurten Getxo udalerrian-, ostiral honetatik igandera bitartean ospatuko dira