Areetako jaiak direla eta, larunbat gaueko eta igande goizaldeko (irailak 26-27) tren zerbitzua areagotuko du Metro Bilbaok, 23:00etatik 6:00etara bitartean, garraio konpainiak jakinarzi duenez. Metro zerbitzuaren maiztasuna 15 minutukoa izango da Etxebarri eta Bidezabal artean, ohiko 30 minutuen ordez. Areetan, bezeroentzako segurtasun eta arreta zerbitzu berezia ere jarriko dute. Metro Bilbaok zerbitzu bereziak ipini ohi ditu joan-etorri masiboak eragiten dituen gertakari publikorik dagoen bakoitzean, azaldu dutenez. Garraio enpresako arduradunek diotenez, "esperientziak erakutsi digu Areetako jaiek erabiltzaileen ezohiko eskaria sortzen duela, batez ere gazteen artean". Bestalde, bezeroei gogorarazi die Metro Bilbaok, bihar izango dutela gaueko zerbitzu etengabeko azkeneko ostirala. Urtero bezala, urritik aurrera, trenak goizaldeko ordu biak aldera arte baino ez dira ibiliko. Argazkian, metro geltoki bat bidaiariz gainezka, aurreko batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!