Egoitz Gurrutxaga eta Igor Angulo gogoratu dituzte Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ira. 24a, 22:20

Irailaren 27ko Gudari Egunaren harira, omenaldi xumea eskaini diete lagun ugarik, EHUko Erandio eta Leioako campusean, bertako ikasle ziren Egoitz Gurrutxagari oreretarra eta Igor Angulo santurtziarrari. Lehenengoari Basurtun (Bilbo) eztanda egin zion kotxean zeraman bonbak, 2002ko irailaren 23an, 28 urte zituela. Berarekin zihoan ETAko kidea ere omen zen Hodei Galarraga zaldibiarra. Beraz, atzo bete ziren zazpi urte eta Basurtun bertan egin zieten omenaldia. Angulo Cuencako espetxeko ziegan hilik aurkitu zuten 2006ko otsailaren 27an. Gurrutxaga eta Angulo Arte Ederretako eta Lan Harremanetako ikasle ziren, hurrenez hurren. Ekitaldi horren bidez, "gudariek hainbeste urtetan zehar egindako lana" gogoratu nahi izan dute eta "bide beretik ekinean jarraitzeko" deia luzatu dute, Gaztesareak agertu duenez. Aldi berean, 5 hilabetez desagerturik dagoen Jon Anza Donostiako iheslari politikoarekin "zer egin duten" argitzeko exijitu diete Espainiako eta Frantziako estatuei. Argazkian, Egoitz Gurrutxagari eta Igor Anguloren irudiak, gaurko ekitaldian / Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun