Ostiral honetan, irailak 25, Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) egiteko aukera izango dute ziklomotorren jabeek, Erandion. Horretarako, Arrigorriagako IAT zentroko unitate mugikorra paratuko dute Altzagako kiroldegiko atzealdean dagoen parkingean, goizeko 9:30etik 14:00etara. Eusko Jaurlaritzak 2009ko urtarrilean ezarri zien motor (50 zentimetro kubikokoak eta errepidetik ibiltzen diren quad-ak barne) gidariei, IAT azterketa egiteko beharrezkotasuna. Arrien Monasterio Trafiko zinegotziak adierazitakoaren arabera, 90 eta 100 euro arteko isuna ekar dakieke motorzaleei IAT txartela ez edukitzeak, segun eta zein udalerritako poliziak gelditzen duen. Izan ere, udal bakoitzaren arautegiak erregulatuta dago. Bitartean, Ertzaintzak geldituz gero, 150 euro ordaindu beharko dituzte motor gidariek. Bitartean, IAT azterketak 24 euro baino ez du balio. Argazkian, ziklomotor erabiltzaile bat IAT azterketa egiten / © Tüv Rheinland.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!