Opera pertsona helduentzat eta dotoreentzat soilik delako ustea dago gure artean, baina antza, inondik inora. Are gehiago, txikitatik ikuskizun mota hori ezagutzeko apustua dauka
Opera Divertimento taldeak. Haurrentzako prestatu dute "Bazen behin… opera" lana eta Areetako Andres Isasi Musika Eskolan antzeztuko dute irailaren 27an, igandearekin, "UK" aldizkariak
Uk Agenda buletin digitalaren bitartez jakinarazi duenez. Opera Divertimentokoek diotenez, operaren munduaz umeen interesa piztu, mundu horretara gonbidatu eta horretan heztea du helburu. Gainera, euskaraz ere egingo dute: emanaldi bi eskainiko baitituzte, gaztelaniaz 12:30ean eta euskaraz 18:00etan. Sarrerak dagoeneko eros daitezke 4 euroren truke. Beraz, aitzakiarik ez dago ikuskizun bitxia galtzeko. Argazkian, ikusleekin batera aritzen dira aktoreak / © Opera Divertimento.