"Berria"-k atzoko zenbakian argitaratu zuen
agiria ez zen ETArena, aipatu egunkariak adierazi duenez. "Gaizki ulertu baten ondorioz, ETAren agiri gisa argitaratu zen. Baina ez da hala. Gudari Egunaren harira ezker abertzaleak prestatuta duen ohar bat zen atzoko zenbakian argitara emandakoa", azaldu dute. Gauzak horrela, barkamena eskatu diete irakurleei eta eragileei. Testu hartan, besteak beste jasotzen zenez, "ezker abertzaleak, bere historian egin duen bezala, Euskal Herriaren askapen prozesuan urrats berriak egiteko ardura du. 50 urteotako borrokaren uzta datozen urteetan aldaketa sakonak emateko baliatu behar du". Independentziari ateak zabalduko dizkion marko politiko berri bat eskuratzeko bidea urratu behar duela zioen. Argazkian, gaurko Gudari Egunaren harira, pankarta jarri zuten Plentziako zubiko pirulian.