Udaleko Hezkuntza Sailak eta Getxo Kirolak erakundeak antolatutako Udako Ikastaroetan 179 gaztek hartu zuten parte, 11 eta 14 urte bitartekoek, LHko 6. mailakoek eta DBHko lehenengo ziklokoek (61 LHko 6. mailakoek, 70 DBHko lehenego mailakoek eta 48 DBKko 2. maikakoek). Ekimen hori, behin ikasturtea bukatuta, “indartze” akademikoan datza eta egunero ikasketak eta kirolak uztartzen ditu. 2009an aurreko urtean baino 56 ikasle gehiagok eman dute izena.
Aldiz, Getxo Kirolak berak 4 eta 14 urte bitarteko umeentzat antolatutako kirol ikastaroetan 868 lagunek hartu zuten parte (592k Faduran eta 276k Gobelan), 2008an baino 68 gehiagok.
Andres Isasi musika eskolak, uztailaren 6tik 17ra bitartean, lehenengo “Kolonia-musikalak” antolatu zituen. Horietan 45 pertsonek eman zuten izena (10 mutilek eta 35 neskak), 4 eta 12 urte bitartekoek. “Ikasturte-bukaeraren” jaialdian, egindako lana erakutsi zutenean, musika eskolako areto nagusia bete egin zen.
Azkenik, udal liburutegiek antolatutako Letren Terrazetan 26.727 umek hartu zuten parte (23.375ek liburutegietan eta 3.352k tailerretan eta jolas osagarrietan). 2008an 25.066 ume erabiltzaile izan ziren (20.465 liburutegietan eta 4.601 tailerretan eta jolasetan).