ONA zerbitzu ugari eskuratzeko atea zabaltzen duen "giltza unibertsala" da. Soluzio teknologikoak biltzen ditu (sinadura elektroniko aurreratua eta ezagutua, itsasontzien jokoa, hurbiltasuneko antena, barra-kodea eta banda magnetikoa) eta, horiei esker, besteak beste, "berme eta segurtasun osoz" izapide digitalak egiteko aukera dago, bai administrazioetan, bai hirugarren pribatuekin, esaterako, BBKn.
ONA txartelarekin egin daitezkeen izapideak:
Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuak:
- Osasunekoak (Osakidetza): Medikuarekin hitzordua gordetzea, mediku aldaketa eskatzea, bigarren mediku baten iritzia eskatzea, asistentzia-espedienteak eskatzea, bajen datuak eskatzea....www.osanet.net
- Orokorrak: Kontratazio-baldintzen orriak, enpresen erregistroa eta sailkapena, kolektiboentzako zerbitzuak (elektrizitate-instalatzaileak, jokoa eta ikuskizunak...) www.euskadi.net
Foru-zerbitzuak: PFEZ bideratzea, autolikidazioak, zerga aitorpen telematikoak, datu fiskalen kontsulta, iradokizunak, nire zorrak, fakturen kontsulta...
Udal zerbitzuak: Gutxi-gutxika udal zerbitzu berriak gehitzen joango dira, besteak beste, katalogoen kontsulta eta udal liburutegiko liburu maileguak, kiroldegietara sarrerak eta errolda agiriak jaso.
Bestelako izapideak: Gidabaimenaren puntuak kontsultatzea, lan-bizitza kontsultatzea, katastro-datuak kontsultatzea, banku-erakundeekin harremanetan jartzea...
Non eskatu:
- Udaletxean, 9:00etatik 14:00etara.
- Astrabuduako Udal Bulegoan (Mezo, 20), 9:00etatik 14:00etara.
- Altzagako liburutegian (Jesus Aranburu, 6-8), 11:00etatik 13:30era eta 16:15etik 19:00etara.
- Astrabuduako liburutegian (Josu Murueta Plaza), 11:00etatik 13:30era eta 16:15etik 19:00etara.
- Altzagako kiroldegian (Tartanga, 20), 10:00etatik 20:00etara.
- Astrabuduako kiroldegian (Atxutegi, z/g), 10:00etatik 20:00etara.