Eguraldi ederra lagun herenegun, larunbatarekin, egin zuten Algorta erdigunean Getxoko Miliaren hirugarren edizioa.
Itxartu eta Getxo Atletismo taldeek antolatuta, lasterketetan 170 korrikalarik baino gehiagok parte hartu zuten kategoria ezberdinetako lasterketetan, txikietatik hasi eta elite mailako helduetara arte. Azken lasterketa horietan, hots, eliteko lasterketetan, Manuel Pena lortu zuen garaipena gizonezkoen artean, 353 metroko zirkuituari lau buelta eta erdi emanez, 4 minutu eta 31 segundotan. Francisco España eta Sergio Sanchez segundo bat beranduago heldu ziren helmugara. Emakumezkoen artean, berriz, Margarita Fuentes izan zen lehenengoa, 5 minutu eta 13 segundoko denbora eginez. Aurrekoaren ahizpa Zulema izan zen bigarren, segundo batera; eta Elena Moreno 3 segundotara. Bitartean, Ivan Fernandez (4 min. 39 seg.) izan zen lasterketa amaitu zuen lehenengo euskalduna. Emakumezkoen artean, Leyre Medina (5 min. 21 seg.) egin zuen beste horrenbeste. Sailkapen guztiak Itxartu Taldearen webgunean daude ikusgai. Argazkian, Getxo Atletismorekin batera, herri krosa ere antolatu ohi du Itxartuk. Urriaren 12an, berriz,
ibilaldi neurtua egiten dute.