Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak aurten euskaraz eskainiko dituen ikastaroetan izena emateko epea epea luzatu egin du Getxoko Udalaren Berdintasuneko Zerbitzuak. Neurri horrekin, ikastaro horietan oraindik geratzen diren plazak bete nahi dira, udal iturriek zehaztu dutenez. Horrenbestez, asteazken honetara arte, irailak 30, edukiko dute apuntatzeko aukera emakumeek. Ikastaroak honakoak dira: “Jende aurrean hitz egiteko teknikak”, “Emakumeok komunikabideetan” eta “Irakurketa feministak literaturan”. Oraingoan interesatuek beren izena Berdintasuneko Zerbitzuan bertan, Aiboa institutu ohian, berdintasuna[abildua]getxo.net posta elektronikoaren bidez edo 944 660 136 telefono zenbakian ere eman dezakete. Argazkian, Keltse Eiguren Berdintasun zinegotzia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!