Barrikako Udalak hainbat kultur jarduera antolatu ditu urtea amaitu artean. Irakurmena suspertzeko tailerrak izango dira urriaren 15 eta 29, azaroaren 12 eta 26, eta abenduaren 10ean, arratsaldeko 18:30etik 19:30era, udal liburutegian (Udaletxeko bidea, 2 - Txintxilandia eraikina). Urriaren 24an, Liburutegien Egunean, “Musika Tresnen Fabrika” antzerkia egongo da ikusgai Soinutek taldearen eskutik eguerdiko 12etan, udaletxean. Azaroaren 4an, “Internet: Facebook” seminarioa egingo da Kzgunean, goizeko 10etatik eguerdiko 12etara. Aurretik izena eman beharra dago. Azaroaren 27an, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunean, autoestimuari buruzko hitzaldia egingo da, 18:30etik 20:30era, udaletxean. Horrekin batera, azaroaren 28an, autoestimuari buruzko tailerra egingo dute 11:30etik 13:00era. Azaroaren 30ean, berriz, Ander Deuna Eguna ospatuko dute, Goierrin. Abenduaren 12an, “Xalto eta Brinko” pailazo emanaldia izango da eguerdiko 12etan, udaletxean. Azkenik, abenduaren 19an, Gabonetako tailerrak egingo dira, 11:00etatik 13:00etara, udaletxean. Argazkian, haurrak eta aita-amak jolasean Barrikako liburutegian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!