Leioako Udal Euskara Zerbitzuak antolatu ohi duen "Olgetan euskaraz" egitasmoa datorren hilean izango da bueltan. Jolasak eta tailerrak euskaraz lantzeko ekimena dugu hori, 1998 eta 2004 urteen artean jaiotakoentzat eta Leioan erroldatuta dauden neska-mutilentzat zuzenduta, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Gauzatuko diren ekimenak urriaren 13an hasiko dira eta zabalik dago jada
izena emateko (pdf) epea. Hilaren 6ra arte egongo da horretarako aukera. Jardueren ordutegia 17:30etik 19:00etara izango da, astelehen eta asteazken edota astearte eta ostegunetan. Topagunea beti bezala Txomin Aresti ikastetxea izango da eta matrikulazio tasa 58,50 eurokoa da. Informazio gehiago gura dutenek Jose Ramon Aketxe plazan dagoen Euskara Zerbitzura hurbildu edo 946 072 576 telefono zenbakira dei dezakete. Argazkian, hainbat neskato mozorroturik eta jolasean.