Parkinson edo alzheimer gaixotasuna jasaten duten leioaztarrek programa berri bat dute eskuragai doan.
Obra Social Caja Madrid eta
Bizitzen Fundazioaren eskutik, aipatu eritasunen lehen fasean diren herritarrei zuzenduta dago eta, tratamendu pertsonalizatu batekin eta fisioterapiaren bitartez, pertsona hauen gaitasunak hobetzeko helburua du egitasmoak; etxetik mugitu behar izan gabe gainera, udal iturriek zehaztu dutenez. Zati bitan banatuta dago: alde batetik, terapeuta batek gaixoaren inguruko azterketa egiten du eta hobekuntza posibleak aztertzen ditu, gaixoarekin eta bere jagolearekin batera. Bestetik, gaixoak fisioterapeuta baten zerbitzuak jasoko ditu eta jagoleak beharrezko atentzioei buruzko informazioa ere izango du. Egitasmoa martxan dago jada. Dena dela, izena emateko epea oraindik ez dute itxi. Beraz, parte hartu nahi duenak Bizitzen Fundazioaren telefono zenbakira (946 232 744) deitu beharko du. Argazkian, nagusientzako etxez etxeko zaintza zerbitzua ere badauka
Leioako Udalak /
Educacion Xocial.