Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko 300 dendari zuzendutako kanpaina ekologikoa jarri du abian Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak. Plastikozko ohiko poltsak patata-fekulazko poltsa biodegradagarriengatik ordezkatzea du helburua egitasmoak. Imanol Garai Sopelako alkateak poltsa horiek dituzten "abantak" izan zituen hizpide, orain bost egun, kanpainaren aurkezpenean: "plastikozko poltsak albo batera utziko ditugu, oso erosoak eta erabilgarriak diren beste batzuekin ordezkatuz. Aldaketa hori ez da traumatikoa izango, ez dendarientzat, ezta erosleentzat ere", aipatu zuenez. 15 patataren fekulatik 100 poltsa inguru lor daitezke, tokiko iturrien arabera. "Ohiko poltsa baino garestiagoa da, baina ingurumenarekin bateragarriagoa da, guztiz biodegradagarria baita", azaldu dutenez. Argazkian, Imanol Garai erdian, poltsetako bat eskuan / © Sopelana.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!