Ostiral honetan, urriak 2, ikusgai izango da
Kultur Leioan “Las vacaciones de Josefa” izenburuko antzerki lan arrakastatsua. Antzezlan horretan, ama ezkongabe baten papera egiten du Maria Luisa Merlok, orain dela 30 urte bere mutil-lagunak utzitakoa. Carlos Lozanok, berriz, bere seme ederregiaren papera egiten du, bere bihotzarekin eta Ogasun Sailarekin arazoak izango dituena. Azken horren emazte neurotikoa Belinda Washington da, bere senarraren desleialtasunez nekaturik senarra pozoitzeko zorian dagoena. Atsedenik gabe, eszenak bata bestearen atzetik doaz, eta drama baten osagarri guztiak lituzkeen lana samurtasun eta gizatasun kutsuko komedia bihurtzen da. Horrenbestez, bi saioa egongo dira Kultur Leioako entzungelan: bata 20:00etan eta bestea 22:00etan. Sarrerak 15 eurotan daude. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Carlos Lozano, Maria Luisa Merlo eta Belinda Washington / ©
Leioa.net.