Sopelako udal igerilekuetako estalkia konpontzeko lanak hasi dira gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ira. 29a, 15:56
Sopelako Udalak gaur ekin die udal igerilekuetako estalkia konpontzeko lanei. Tokiko iturriek aipatu dutenez, "kondentsazioaren ondorioz hezetasuna azaldu" zen eta "uren filtrazioa dela-eta itoginak" sortu dira. Gaineratu dutenez, "irailaren erdialdera izan diren euriteek arazoa larritu egin dute". Dena den, azpimarratu dute orain arte mantenu lana egoki egin dela: "Udalak 2008an egin zituen zenbait hobetze lan. Horrela, igerilekuetako eraikineko goiko estalkia garbitu egin zen". Oraingoan, berriz, Sopelako Udalaren helburua filtrazioekin amaitzeko beharrezkoak diren konpontze lanak abian jartzea da. Arazo horiek urte hasieran hasi ziren, orduan egon zen haizeteen ondorioz. Egoerak okerrera egin du azken hilabeteetan. Halaber, estalkian haizebideak irekitzeko lanak egitea aurreikusita dago, aire beroari ihes egiten uzteko. Aldi berean, euriaren urari sartzen galaraziko diote haizebide horiek. Horrela, kondentsazio arazoa konponduko litzateke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun