Larunbat honetan, urriak 3,
Gorliz irratia Uribe FM kateko "Uribe Top" irratsaioak
El Menton de Fogarty musika talde bilbotarra elkarrizketatu du, "Venimos subidos en Norias" bigarren diskoaren aurkezpenaren harira. Goizeko 10etatik 13:00ak arte, bilbotarren ibilbidean sakondu, abesti berriekin gozatu eta zuzeneko akustikoa entzuteko parada izango da. Gainera, baliteke saioa Gorlizko Light House tabernatik egitea baina dagoeneko baieztatzeke dago. Dena den, larunbatera arte itxaroterik ez duenik gaur bertan aukera izango du "Euskolegas" telesaioaren soinu-banda edo Bilbao Basket-en ereserkia egin dituen taldea entzuteko. Horretarako, Bilboko FNACera hurbildu baino ez du egin beharko, arratsaldeko 7etan. El Menton de Fogartykoek pop-rock dutela diote, baina batzen dituena "futbolagatik eta, batez ere, The Beatles, Los Rodriguez, Tequila eta beste hainbaten musikagatik" duten "pasioa" ei da. Boskotea eskolan ezagutu zen eta lagunak egin ziren. Ibilbide musikala, berriz, 2001ean abiatu zuten, oraingo taldea sortuz. Sei urte beranduago "Dias rojos" lehenengo diskoa grabatu zuten. Taldeari galderak egiteko aukera eman du Gorliz irratiak,
uribetop[abildua]gorlizirratia.com e-posta zein irratsaioaren
Facebook,
MySpace edo
Twitter guneak erabiliz. Argazkian, El Menton de Fogartyko Gabi pasa den urtarrilaren 15ean Bilborock aretoan, Gariren azken kontzertuan / cc-by
Iker Merodio.