Sopelako Udalak Saharako Dora herriko pertsona nagusiei zuzendutako egoitza eraikitzeko hirugarren eta azken diru-laguntza eman dio gaur Fronte Polisarioko Fatma Mohamed ordezkariari. Udalak 40.000 euro inbertitu ditu denera egitasmo horretan. Pertsona nagusientzako egoitza hori Nuyum elkartearen ekimena da eta 500 pertsona inguru hartuko ditu. Eraikuntza eta ondorengo barne funtzionamendua sahararrek egingo dute. Lanak urtea amaitze aldera bukatuta egotea aurreikusita dago. Udal ordezkaritza bat abenduan joango da bertara egoitzaren egoera zein den ikusteko. Ekitaldian, Fatma Mohamed Euskadiko Frente Polisarioko ordezkariak "biziki" eskertu egin du "Sopelako Udaletik eta herriko biztanleengandik jasotako laguntza. Halaber, eskatu egiten dugu indar bera manten dezatela NBEk Saharako autodeterminazio eskubideari buruz hartutako erabakiak errespeta daitezen”. Argazkian, Fatma Mohamed, erdian, Sopelako hainbat zinegotzirekin.