Ludotekari dagokionez, 2007an, Itzubaltzeta / Romoko Ziztu Bizian eta Algortako Eskubeltz eskaut taldeek EDE Fundazioarekin batera osatutako Aisibizia elkarteak irabazi zuen zentroa kudeatzeko lehiaketa publikoa, Bizarra Lepoan zein Urtxintxa elkarteen eta beste hiru enpresen proiektuen aurretik. Baina, bi urteko esleipena bukatuta, pasa den abuztuan Udalak zerbitzurako proposamenak eskatu zizkien bi enpresari eta aurreko esleipenaren proiektu onenak aurkeztu zituzten Aisibiziari eta Bizarra Lepoani. Baldintza teknikoak aztertu ondoren, Bizarra Lepoanen eskaera izan ezik beste guztiak baztertu zituen Udalak. Hortaz, euskara taldeari esleitu dio Areetako ludoteka zerbitzua, 62.787,39 eurotan.
Ludoteka Areetako Eskoletako plazan, ohiko ipotxen plaza, dago, antzinako ehiztarien eta arrantzaleen elkarteko egoitzan. Zerbitzuko ordutegai, astelehenetik ostiralera bitartean, 17:00etatik 20:00etara izango da. Ludotekaren zerbitzu publikoak helburu hirukoitza du: umeak aisialdian heztea, jolasen bitartez teknikak eta bitartekoak irakatsiz; Itzubaltzeta / Romoko eta Areetako umeen garapena sustatu, errespetua, bakearen kultura, justizia, elkartasuna, aukera berdintasuna eta partaidetza oinarritzat hartuta; eta aisialdiaren esparruan euskara biziberritzea.
Getxoko Udalak