Bizarra Lepoan euskara elkarteak astialdiko begirale eta zuzendari agiria lortzeko antolatutako ikastaroen matrikulazio epea bihar, asteazkena, bukatuko da. Beraz, izena emateko interesa dutenek goizeko 9:30etik 13:30era izango dute azken aukera. Horretarako, Bizarra Lepoanen egoitzara jo behar dute gazte interesatuek, Algortako Karitate kaleko 1 zenbakian. Informazio gehiago lortzeko 944 914 357 telefono zenbakira, bizarralepoan@euskalnet.net eta
www.blogari.net/bl helbideetara jo dezakete. Ekimena 2004an jarri zen martxan eta ordutik hona 136 gaztek egin dute ikastaroa. Orain arte 83k lortu dute titulazioa (Eusko Jaurlaritzaren titulu ofiziala) eta beste 27 bidean daude. Gazte horietako asko begirale lanak egiten dabiltza Getxo udalerriko elkarteetan. Ikastaroak Getxon bertan izango dira, euskaraz, eta gainera agiria lortzen dutenek diru laguntza eskatzeko aukera edukiko dute. Hain zuzen ere, ikastaroa amaitu eta agiria lortzen duten gazteei Udalak matrikularen %50a itzuliko die, udalerriko astialdi talde bateko partaide izanez gero edota Getxon erroldatuta egonez gero. Gainera, neska-mutilek elkarteetan sartzeko aukera edukiko dute; baita diru apur bat irabazteko ere. Argazkian, Bapirukeko jagole bat, neska mutilen aurretik / cc-by
Egizu.