Ostiral honetan, urriak 2, ospatuko da
Maritxu Kajoi, Arrasateko jai nagusia, Uribe Kostan eta Erandion ehunaka jarraitzaile izaten ohi duena. Jantzi tradizionalez zein arropa dotorez apaindutako gazteek, baina, nola joan izaten dute arazo. Aurten, oztopo guztien gainetik festa egiteko xede autobusa antolatu dute Leioa eta Erandioko gazte talde banak eta taldekideak ez ezik bestelako gazteak Arrasatera joatera gonbidatu dituzte. Horretarako, interesatuek 665 710 259 telefono zenbakira deitzea eta izena ematea baino ez dute egin behar izango. Epea bihar, osteguna, arratsaldeko 14:00etan amaituko da, aurretik autobusa beteko ez balitz. Irteera ostiralean, iluntzeko 9etan egingo dute eta buelta goizeko 7etan, "gutxi gora behera", antolatzaileek adierazi dutenez. Autobusa aipatu bi herrietan egingo ditu geldiuneak. Argibide gehiago nahi izanez gero aurreko telefonoan eska daiteke. Argazkian, 2006ko Maritxu Kajoiren giroa / © Maritxu Kajoi Komisiñua.