Norberaren estimua, drogak, gurasoentzako psikologia eta eskola-arrakasta izango dira Getxoko Gurasoen Eskolak 2009-2010 ikasturtean jorratuko dituen gaietako batzuk. Urriaren 5ean abiatuko diren doako ikastaroak udalerriko ikastetxeetako gurasoen elkarteen federazioek antolatzen dituzte, hau da, FAPAG Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Elkargarri Bigarren Hezkuntzako herri zentroetan eta El Pupitre federazioa, azken hori Lehen eta Bigarren Hezkuntzetako zentro pribatuetan. Ikastaroen iraupena, hiru, lau edo bost saiotakoa izango da. Gainera, ez da aurretik izena eman beharko: pertsona interesatuek aukeratutako zentrora joan beharko dute zehaztutako egunean. Informazio gehiago lortzeko 944 660 130 telefono zenbakira dei daiteke. Hala ere, ikastaro guztiak espainolez izango direla aurreratu dute udal iturriek. 2008-2009 ikasturtean 140 saio burutu zituzten eta horietan 13 ikastetxetako 541 amek eta aitek parte hartu zuten. Argazkian, lehenengo zein bigarren hezkuntzako ikasleen aita-amei zuzenduta dago ekimena.