Igande honetan, urriak 4, Barrikako Field Target Txapelketaren bigarren edizioa jokatuko dute Zabaletxe zelaian, Meñakoz hondartza ondoan. Hain zuzen, Bizkaiko zein Euskal Herriko lehiaketetarako puntuagarria da proba. Ehizan egongo balira bezala, aire konprimituko karabinekin diana batzuei tiro egitean datza modalitate hori eta, aste bukaerako saioa,
Barrikako Udalarekin elkarlanean antolatu du
Euskadiko Field Target Elkarteak. Gauzak horrela, goizeko 10etan hasiko dira tiratzaileak armak doitzen eta beroketak egiten. Eta ordu erdi beranduago hasiko da lehiaketa. 30 lagun inguruk parte hartuko dute, udal iturrien arabera. Sari banaketa, berriz, 13:30ean egingo dute. Eta ondoren, tiro erakusketa egingo dute, zeinean nahi duen guztiak parte hartu ahal izango duen. Argazkian, Field Target txapelketa Zumarragan /
Otamotz, Urretxu eta Zumarragako Atari Digitala.