Gai zehatzagoak eta gainera epe laburragoan eskaintzea izango da Emakume Etorkinentzako Topaketa Tailerren hirugarren edizioaren berritasun nagusiena, Getxoko Udaleko Berdintasuneko Zerbitzuak eta Imigrazio Unitateak antolatuta. ElkarGune, udalerrian etorkinak hartzeko programaren barruko ekimena urritik abendura bitarteko 6 larunbatetan izango da. Lehenengo tailerra urriaren 24ean izango da eta izena emateko epea bihar, ostegunean, hasi eta hilaren 16ra arte egongo da zabalik. Horretarako, herritarren arreta bulegoetara edo udal webgunera (www.getxo.net) jo beharko dute emakumeek. Cony Carranzak dinamizatuko ditu tailerrak eta helburua emakumeei "bakarka eta taldeka beren istorioaren gainean mintzatzeko eta hausnarketa egiteko" aukera eskaintzea da, baita euren errealitate berriari, helburu berriak, ametsak eta itxaropenak egiteari buruz ere. Argazkian, emakume etorkin bat Algortako San Nikolas plazara bidean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!