Gobela ibaiaren egoera aztertuko dute larunbatean ibilaldia eginez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 1a, 10:25

Larunbat honetarako, urriak 3, Gobela ibaiaren egoera ezagutzeko ibilaldia antolatu du Algortako Gorrondatxe kultur elkarteak. Azaldu dutenez, "uholdea gertakari naturala da. Euri jasak ohi baino handiagoak direnen urak ibaiaren arroa gainditu eta uholde lautada hartzen du". "Uholde lautada urbanizatu izanaren eta bertan eraiki izanaren ondorioz" sortzen dira kalteak, aipatu dutenez. Gorrondatxeko kideen arabera, horixe da hain zuzen ere Gobelarekin gertatu dena: "azken hamarkada hauetako hirigintza politika okerrak urpean utzi zituen kaleak, garajeak, biltegiak, kirol instalazioak eta etxebizitzak 2008ko ekainaren 1ean. 1.983ko uholdeek ere kalte handiak sortu zituzten. Gertakari ez hain larriak uste duguna baino maizago izan dira", azaldu dute. Larunbatean egingo duten ibilaldian Gobela ibaiaren eta bere uholde lautadaren egoera aztertuko dute, baita ibaiaren arroa egokitzeko Ura Agentziak proposatzen duena zertan datzan azaldu ere. Horretaz gain, kaltetutako auzokideen kezkak eta aldarrikapenak zuzen zuzenean entzuteko aukera izango dute. Goizeko 10etan abiatuko dira Salsidu-Zubilletatik. Argazkian, Gobela ibaia Salsidu inguruan.

Ibilbidea:

10:00 Salsidu-Zubilleta.
10:20 Errotatxu.
10:40 Zubileta.
11:00 Salsidu-Zubilleta.
11:30 Fadura.
12:00 Neguri Langile.
12:30 Itzubaltzeta gaztetxea.
13:00 Itzubaltzeta / Romo eta Areeta
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun