Ikastaroak euskaraz ematen dituzten hainbat akademia biltzen dituen gida kaleratu berri du Getxoko Udalak. Liburuxka haurren eta gazteen familiei helaraziko die, gurasoek eskolatik kanpo euskaraz dagoen eskola-laguntzan eta beste gai batzuen eskaintza (musika, zeramika, pintura, esku-lanak…) ezagut dezaten. Ekimena, GEHI, Getxon euskara sustatzeko hitzarmen-egitasmoaren barruan dago, Udalak uste baitu garrantzitsua dela haurrek eskolatik kanpo egiten dituzten jarduerak euskaraz ere egin ahal izatea. Gidak hainbat ikasgai euskaraz eskaintzen dituzten Algortan, Areetan eta Itzubaltzeta / Romon 17 akademiei buruzko xehetasunak eskaintzen ditu; baita euskara sustatzeko konpromisoren bat hartu duten 9 akademien zerrenda ere. Argazkian, mutiko bat biolina jotzen / cc-by-sa Luistxo eta Marije
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!