Sahararen aldeko magia jaialdia izango da bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urr. 1a, 14:35

Ostiral honetan, urriak 2, magia ikuskizuna antolatu du bigarren urtez Sahararen aldeko Atfal elkarte getxoztarrak. Jaialdi horretan bildutako dirua egun Tindoufeko (Aljeria) kanpamentuetan bizi diren sahararrei laguntzeko izan ohi da. Gauzak horrela, ekitaldirako sarrera 4 eurotan egongo da. Getxoko Udalak lagundutako ikuskizuna arratsaldeko zazpietan abiatuko da, Villamonte kaleko kultur etxean, Algortan. Horrenbestez, Linaje, Oliver eta Txagu magoek erakutsiko dituzte euren truku eta jolasak. 1996ko udan euren etxeetan saharar umeak hartu zituzten familia batzuek eratu zuten Atfal elkartea. Besteak beste, “Oporrak bakean” programarekin batera, Euskal Karabana solidarioan parte hartzen du urtero errefuxiatuen kanpamenduetara elikagaiak eta higiene gaiak eramateko. Horretaz gain, beste kooperazio egitasmo batzuetan parte hartzen du. Argazkian, aurten Getxoko Bigarren Eskuko Liburu Azokan lortutako dirua (11.114 euro) ere Atfali eman zion Udalak, Tindoufeko herritar elbarriak laguntzeko proiektuan erabiltzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun