Algortako Juan Bautista Zabala kaleko 6 zenbakian kokatuta dagoen herritarren arretarako bulegoa (HAB) astelehen honetan, urriak 5, zabalduko dute berriro. Kontsumitzailearen Arretarako Udal Bulegoa (KAUB) ere badago bertan. Maiatzetik hezetasunak eta airea girotzeko instalakuntzak eragindako usain txarrak kentzeko lanak egiten ibili dira. Horretaz gain, bainugelak konpondu dituzte. Obrak iraun bitartean, gainontzeko arreta puntuetan (Getxo, Itzubaltzeta / Romo eta udaletxeko HABetan) egon da gestioak egiteko aukera. Kontsumitzaileen bulegoa, berriz, Itzubaltzeta / Romoko Lope de Vega kaleko 12 zenbakian, hau da, Ibar Nagusien Etxean izan da, behin-behinean. Bi bulegoen neguko ordutegia 8:00etatik 14:00etara izango da, astelehenetik ostiralera. Argazkian, Algortako herritarren arretarako bulegoa / ©
Getxo.net.