![](http://farm4.static.flickr.com/3535/3933487591_8918bb0635_m.jpg)
Aurten ere nazioarteko 45 surflaririk onenak izango dira Sopelan. Izan ere, Mundakan ez ezik, Larrabasterrako Arrietara hondartzan ere jokatuko dute bigarren urtez jarraian Billabong Pro Mundaka txapelketa, udal iturriek zehaztu dutenez. Besteak beste, ondoko hauek ariko dira olatu artean: Joel Parkinson, Taj Burrow, Tiago Pires, Kelly Slater, Mick Fanning eta abar. Urriaren 5etik 17ra bitartean egingo dute lehiaketa: Arrietarak hartuko du lehen itzulia eta gainerako saioak Mundakan izango dira. Gainera, azken horretan baldintza egokiak ematen ez badira Sopelara joko dute antolatzaileek. Munduko 45 surflari onenekin batera hiru gonbidatu ariko dira: batetik, Hodei Collazo eta Marcos San Segundo zarauztarrak; eta bestetik, Australiako Dean Bowen. ASP Munduko Surf Txapelketako hamar proben artean zortzigarrena da Billabong Pro. Hain zuzen ere, Europan jokatzen diren hiruetako bat da Sopela eta Mundakakoa. Txapelketa zuzenean jarraitu nahi dutenek
www.billabongpro.com webgunean edukiko dute horretarako aukera. Hala ere, ez du euskaraz informaziorik ematen. Argazkian, surflari pare bat uretara sartzeko prestatzen.